Duela hirurogeita hamabi urte Estatu Batuetako eta Japoniako armadek Iwo Jima uhartean borrokatu zuten. Han bizi izan zenaren lekuko, duela urte gutxi lurrazpian aurkitutako hainbat gutun dira. Hain zuzen ere, gutun hauek izan dira Clint Eastwood-ek filma egiteko erabili dituenak. Uhartearen defentsaren buru Kuribayashi general japoniarra zen. Ameriketan jasotako ikasketei esker, etsaiaren itsas armadari nola egin aurre eta japoniar lur sakratua nola defendatu jakin zuen. General honek erabilitako taktikak eta soldaduen ausardiak amerikarren garaipen erraza zirudiena 40 egun luzatu zuen, Pazifikoko gudako bataila gogorrena bihurtuz. 20.000 japoniar eta 7.000 estatubatuar hildako izan zituen gatazka honek, badu Eastwooden beste bertsio bat, "Flags of our fathers" hain zuzen. Bertan estatubatuarren ikuspegia kontatzen zaigu, uhartean ateratako argazkirik famatuena dela medio.
Bai "Letters from Iwo Jima" baita "Flags of our fathers" filmak ere, oso kritika onak jaso dituzte eta borroka baten bi ikuspegi kontrajarriak erakusteko ahalegin ausarta eta berritzailetzat jo dute. Guda eta gatazken salaketa azken finean…
Julen Arakama (Zine Klub Butak 21)