UxueFernandez urretxuarrak urtebete darama pilotan jokatzen. Esku pilotanez, baina gomazko paletan aritzen da. Gipuzkoan berrogeita hamar batfitxa egongo dira federatutako emakumezkoenak. Ehunka fitxa gehiagodira mutilenak, eta batzuenak eta besteenak alderatzea alferrikakoa da.Nolanahi ere, neskei gero eta interes gehiago pizten dien gunea dafrontoia, ez ikusle gisa joateko, baizik jokatzeko ere bai.
Uxue Fernandezek, urte betez pilotanjokatzen aritu eta gero, irail honetan San Franciscora (AEB) jokatzerajoateko aukera izan du. «Zortea izan nuen, toki eta une aproposean egonnintzelako. Gipuzkoan ni baino hobeak diren jokalariak badira, bainafederazioak bi baldintza ipini zituen: Estatu espainiarreko selekzioaninoiz jokatu ez izana eta 22-23 urteko adina izatea». Lehenengoprobetan ez zuten aukeratu Fernandez, baina bikote bakarra eramanordez, federazioak bi bikote aurkeztu ahal izan zituen, eta Fernandezsartu zen.
Esperientzia oso ona izan dela dio, «aberasgarria», txikitatik pilotagustuko izan duen urretxuarrarentzat. «Hegaldia gogorra izan zen, 28ordukoa, baina han oso ondo hartu gintuzten. Euskal Etxearen inguruanibili gara, han egiten genituen otorduak eta frontoia ere han dago.Turismo pixka bat ere egin dugu. Beraz, ezin gara kexatu».
Fernandezek txapela jantzi zuen bikotekakoan, gomazko paletan, Mexiko,Venezuela, Argentina eta AEBetako bikoteen aurka lehiatu ondoren.«Espedizioko jokalariek ez genuen elkar ezagutzen, eta gure artean osogiro polita sortu da; hori ere aberasgarria izan da. Mallabiako,Atxondoko eta Lizarrako neskekin batera jokatu dut».
Gipuzkoako nesken arteko gomazko paleta txapelketa urriaren 6an hasikoda, eta Uxue Fernandezek parte hartuko du. «Nire bikotekidea LizartzakoNagore Arozena izango da, munduko txapelduna izandakoa. Hortaz, luxuzkoatzelari batekin jokatzeko aukera izango dut».
Prakak gonen ordez
AmerikakoEstatu Batuetako txapelketan pilotari euskaldunek gona jantzi beharizan dute jokatzeko. «Deserosoa ez zen, baina grazia gehiegirik ere ezzigun egin. Hemen prakekin jokatuko dugu». Prakak edo gonak direla,pilotan jokatzeko aukerak gero eta gehiago ari dira sortzen neskentzat.Frontoietako ateak, beraz, zabaltzen ari dira.Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak 2004-2005 ikasturtean Emakumea pilotariproiektua jarri zuen abian. Egitasmoaren helburua nesken parte-hartzeabultzatu eta indartzea da, euskal pilotari dagokionean. Proiektuak hiru ardatz nagusi ditu:txapelketak, eskola mailako kirola eta partaidetza kirolak. Txapelketakprestatzeko teknifikazio gune bat sortu dute, eta neska pilotariekastean behin elkarrekin entrenatzeko aukera dute Donostian. «Ni joatennaiz, baita Azpeitira ere, han beste hiru pilotari emakumezkorekinentrenatu dezakedalako», dio Fernandezek.
Eskola kirolari dagokionez, neskentzat paleta txapelketak antolatzendituzte. Dagoeneko hamar herritan ipini dituzte martxan, etaetorkizunean Urretxura,Legazpira eta Zumarragara iristeko aukerabadago.
Hogeita bost urtetik gorako emakumeentzat paleta ikastaroak antolatzendituzte. «Arrakasta handia izan du egitasmo horrek, bederatzi-batherritan martxan dago jada».