Barruko txirrindularitza
Jarduerahau kiroldegiaren barruan egiten da, bizikleta estatikoak erabiliz.Parte-hartzaileek musikak agintzen duen erritmora aritzen dira ariketadesberdinak egiten. Metabolismorako onuragarria da, gantza erretzekoaukera ematen duen heinean. Bide batez, bihotzeko gaitzak saihesten erelaguntzen du. Kontzentrazioa hobetu eta estresaren kontrako kirola erebada. Ordutegi hauek daude: astearte eta ostegunetan 09:00-10:00,15:00-16:00, 18:00-19:00 eta 20:00-21:00. Astelehen, asteazken etaostiraletan 17:30-18:15 garaian. Gazteentzako bereziki ikastaroaeskainiko dute, eta helduentzako beste bat 18:15-19:00 tartean.
Pilates
Iaz arrakastahandia izan zuen jarduera horrek. Giharreak indartzen ditu, batez erebizkarrekoak eta sabelekoak. Indartze hori giharren bolumena handitugabe lortzen da. Horrez gain, lokailuen eta hezur-junturen malgutasunaere hobetzen du, eta egunerokotasunean lortzen den arintasuna etaindarra nabarmena da. Posturak hobetzeko jarduera ere bada, eta horreklepo, bizkar eta gerri-ornoetan gaitzak eragozten ditu. Autokontrolaeta autoestimurako onuragarria ere bada; izan ere, jarduera horretangorputzarekin lan egiteaz gain adimenarekin ere lan egiten da,harnasketa kontrolatu behar delako. Ordutegi aniztasuna dago, ikasleenmailaren arabera Ðhastapena edo jarraipenaÐ: astelehen, asteazken etaostiraletan 09:00-10:00, 18:00-19:00 eta 19:00-20:00. Astearte etaostegunetan 10:00-11:00 , 17:00-18:00 eta 18:00-19:00.
Aerobic-a
Harnasketarakoeta bihotz-hodietararako onuragarria da. Bihotz-giharrea indartzen dueta biriken gaitasuna hobetzen. Jarduera fisikoaren aurreanerresistentzia handitu eta giharreak indartzen ditu. Askatzen denenergia direla medio, estresari aurre egitea ahalbidetzen du.Ordutegiak ondokoak dira: astelehen, asteazken eta ostiraletan19:00-20:00 eta gazteentzako aerobic-a egun beretan 16:45etik 17:30era.
Mantenimendu gimnasia
Jarduera horipertsona orok, osasuntsu mantentzeko, egin beharko lukeen gutxienekokirola da. Gorputza osasuntsu mantentzeko ezinbestekoa da: bihotzekoeiaurrea hartzea ahalbidetzen du, gehiegizko pisuaren kontra egiten dueta artrosia eta osteoporosia saihesteko lagungarria da. Lau ordutegidaude aukeran: astelehen, asteazken eta ostiraletan 09:00-10:00,10:00-11:00, astelehen, asteazken eta ostegunetan 18:00-19:00 etaastelehen eta asteazkenetan 20:15-21:15.
Yoga
Yoga hitzak batasunaesan nahi du, eta batasun hori gorputzaren atal guztiei dagokiena da,jarduera horri dagokionez. Erlaxazioa du helburu, eta horretarakoariketa eta harnasketa desberdinak proposatzen dira. Yoga «orekapertsonalaren artea» dela diote adituek. Ordutegiak: astearte etaostegunetan 09:00-10:00, 10:30-12:00, 15:00-16:30, 19:00-20:30 eta20:30-22:00.Jarduera horiez guztiez gain, prestakuntza fisikoa, Qi Gong ikastaroa eta fitnessgelan aritzeko aukera ere badago Urretxuko Aldiri kiroldegian.Informazio gehiagorako 943 03 80 92 telefono zenbakira hots egindaiteke.