Amute auzoko aretoa nahiko leku txikiazen, baina goxoa. Agian goxotasun horren ondorio izango zenbertsolariek azaldu zuten maila altua eta parekatua (kontuan izanlehenengotik azkenera 18,5 puntuko tartea baino ez zela izan).Ariketa guztietan ale ederrak entzuteko aukera izan zutenbertaratutako entzuleek (200dik gora). Bertsozale asko epaileekemandako puntuazio baxuarekin harrituta irten bazen ere, entzundakosaio bikainarekin gustura ikus zitezkeen gehienak. Honela geratu zensailkapena:
- Iñaki Zelaia (Hernani): 272,5 puntu
- Hodei Iruretagoiena (Zarautz): 265,5
- Josu Oiartzabal (Errenteria): 261
- Gorka Azkarate (Urretxu): 259,5
- Unai Gaztelumendi (Añorga): 254
- Nerea Elustondo: 254
Azkaratek oso maila altua erakutsi zuen(lastima kartzelako gaian eginiko potoa) eta bertaratutakoherrikideak gustura utzi zituen oso. Elustondok ere, bertso politugari helarazi zizkien entzuleei.
Bukatzeko, ederra bezain hunkigarria izan zen bertso eskolako kideei (Ojan, Uxue, Antton, Pitu) eta atzetik datozen gaztetxoei Gorkak eskaini zien agurra. Harro egoteko moduan gaude! ZORIONAK Gorka!