- Mintzapraktika egitasmoen zabalkundea bultzatzeko elkarlanean arituko dira aurrerantzean AEK, Topagunea eta erakunde publikoak.
- Aurrerantzean eragile gehiagorekin aritzea espero dute bultzatzaileek.
- Mintzapraktika egitasmoak www.mintzapraktika.org atari berrian bilduko dira aurrerantzean.
AEK-k, Topagunea Euskara ElkarteenFederazioak, Eusko Jaurlaritzaren Hizkuntza PolitikarakoSailburuordetzak eta Bizkaiko Foru Aldundiak agerraldia egin dutegaur Bilbon, Euskaltzaindiaren egoitzan, euskararen erabilera modueraginkorragoan sustatzeko elkarlanaren berri emateko. Euskalgintzakoeragileen eta erakundeen arteko lankidetzaren lehenengo emaitza ereaurkeztu dute, Mintzapraktika Egitasmo bateratua, hain zuzen ere.
Hiru eragile elkarlanean, gehiagorenzain
Euskaltegiek eta Euskara Elkarteek laneskerga egiten dihardute azken urteotan gure hizkuntzaren alde,bakoitza bere esparruan. Bien zereginak garrantzi handikoak eta"elkarren osagarri" direla azaldu du Jasone Mendizabalek,Topagunea Euskara Elkarteen Federazioaren zuzendariak: "Azkenurteotan argi ikusi da euskara ikasteko ez ezik, erabiltzekoerraztasunak ere eman behar direla".
Ezagutza etaerabilera "naturaltasun osoz uztartu dira" orain arte sortudiren mintzapraktika egitasmoetan. Haietan, euskaraz aritzekoerraztasuna landu nahi dutenak (euskaltegietako ikasleak, euskaldunakizan arren hizkuntza erabiltzeko aukerarik ez duten lagunak…) eta erraztasun hori jadanik badutenak elkartzen dira, elkarrengandikikasteko. Topagunearen ordezkariak azpimarratu duenez,"erakunde publikoek hasiera-hasieratik ikusi dute argi mintzapraktikaren garrantzia, eta ezinbesteko partaide izan dira"orain arteko elkarlanean. Duela zazpi urte, Bizkaiko Berbalagunegitasmoak koordinatzeko AEK-k, Uztarriak, Bizkaiko Foru Aldundiaketa Topaguneak sinatu zuten Berbabarri hitzarmena jarri duteadibidetzat.
Elkarlanaren bide horretan sakonduz, AEK-k,Topaguneak eta Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak harremanaklandu dituzte azken urte eta erdian. Gaurkoan aurkeztu denalankidetza horren lehenengo emaitza baino ez da. Zentzu horretan,Mendizabalek argi utzi nahi izan du "elkarlana dela honelakoegitasmoen giltza garrantzitsuenetakoa" eta "bide horretansakontzeko asmoa daukagula". Gonbitea ere luzatu die "herrietansustatzaile izan nahi duten erakunde guztiei batera lan egiteko. Gurealdetik, ahalegina egingo dugu inor kanpoan gera ezdadin".
Mintzapraktika egitasmoak
Arestian aipatu den bezala,mintzapraktika egitasmoak izan dira lankidetzaren abiapuntu. MertxeMujika AEKren Koordinatzaile Nagusiak azaldu du zertan gauzatuko denlankidetza hori, lau helburu nagusi nabarmenduz:
- euskararen erabilera bultzatzea
- herrietako mintzapraktika egitasmoak zabaltzea
- egitasmo horiek sustatzen dituzten eragileen elkarlana bultzatzea
- egitasmoen ikusgarritasuna handitzea eta haien eraginkortasuna gizarteratzea
Barrura begira, jadanik martxan daudenmintzapraktika egitasmoen funtzionamendua hobetzeko eta egitasmoberriak martxan jartzeko jarraibideak adostu dituzte Topaguneak,AEK-k eta HPSk. Baina horrez gain, eta kalera begira, irudi bateratuaere sortu dute hiru eragileek: MP letrak osatzen dituzten hirulagunen irudi koloretsuak izango dira aurrerantzean mintzapraktikaekimenak erraz ezagutarazteko ikurra, sinplea, koloretsua etaidentifikatzen erraza.
"Mintzapraktika egitasmoenerreferente argia ere sortu nahi izan dugu" azaldu du MertxeMujikak, "eta horretarako Internetera jo dugu. Informazioabilatzeko biderik erabiliena da gaur egun, eta pentsatu duguezinbestekoa zela ekimen berri honek sarean ere bere txokoa izatea".Mujikak azaldu duenez, informazio hutsa baino askoz ere gehiagoaurkituko dute internautek www.mintzapraktika.org webgunean.Parte-hartze aktiboa ere funtsezkoa izango da webgune berrian:bertan, mintzapraktika talde 'fisikoek' aukera izango dute foroetanparte hartu eta haien blog propioak sortzeko, baina gainera, inguruantalde fisikorik ez duten lagunek ere mintzapraktika plataformabirtual gisa erabili ahal izango dute webgunea, ahozko komunikazioaahalbidetzen duten tresnen bidez.
Errotuz doan mugimendua
Mintzapraktika egitasmoek hazkundehandia izan dute azken urteotan. Aitzindaria Donostiako Mintzalagunekimena izan zen, 1993an abiatu zena. Harez geroztik, gero eta jendegehiago joan da halako ekimenetan batzen, gaur egungo zenbakietarairitsi arte: mintzapraktika taldeak Euskal Herri osoko 40 herri etaeskualdetan daude martxan, eta 1.800 lagun baino gehiago mugitzendituzte. Mugimendua sasoi betean dago, gainera, eta oraindik badirasortze prozesuan dauden taldeak: Sakana, Gasteiz, Ezkerraldea…