Erositako lur-eremua antzinako Euskal Trenbideen ibilbidekoa da, 1974.urtean itxitako bide bat hain zuzen ere. Horregatik, eremu horretanaurreko trenbideak erabiltzen zituen azpiegiturak daude, hala nolaIrimoko geralekua, zubiak eta tunelak.
Urretxutik Bergarara iritsiko den bidegorriak 3,50 metroko zabalera etahamar tunel izango ditu. Bidegorri berriko tarte batzuetan autoak ibiliahal izango dira, inguruko baserrietarako sarbidea errazteko.
Oraindik ere bidegorriaren aurrekontua zein izango den jakin ezinbadakite ere, zazpi milioi eurora iritsiko dela kalkulatu dute ForuAldundian. Nolanahi ere, proiektua idatzi eta onartzen duteneanaurrekontu zehatza jakinaraziko dute; proiektua datorren urteanbukatuko dutela aurreratu dute.
Bergararaino iritsiko den bidegorri berria Azkoititik datorren bidegorriarekin lotuko dute Urretxun datozen urteotan.