Larunbat arratsaldeko lauretatik aurrera perretxikoen sailkapenari ekingo diote.
Igandean, aurreko egunean bildutako perretxikoak ikusgai jarrikodituzte Areizaga-Kalebarren plazan, goizeko hamaiketatik aurrera.Jangarriak eta pozointsuak diren jakiteko nahasgarriak izan daitezkeenperretxiko motak bereziki landuko dituzte, jardunaldia eskainikobaitute Aranzadi zientzia elkarteko mikologia saileko adituek.Jardunaldia arratsaldean izango da, eta goizean sortutako zalantzak etairadokizunak argituko dituzte.
Jan daitezkeen eta ezin daitezkeen perretxikoak sailkatuta egongodirenez, igandean perretxikoak jateko aukera ere izango da; izan ere,eguerdiko ordubata inguruan udazkeneko basoko produktu horiekinosatutako pintxoak dastatzeko aukera izango da.
Zumarragako Kabia jatetxeak protagonismo bereziaizango du egunotan. Alde batetik, jatetxeko sukaldariek perretxikoakoinarri hartuta osatutako platerak erakutsiko dituzte igandean,errezetak ere plazaratuz. Bestalde, gaurtik igandera bitarteanperretxikoekin osatutako menu berezia dastatu ahal izango da Kabiajatetxean bertan.