Alberto Mendez: Los girasoles ciegos (130.alea)
Baina han-hemenka entzuten nuen liburu hau ezberdina zela, berezia… Eta hala da benetan. Lau istorio harilkatzen dira, zein baino zein tristeago, ederrago eta hunkigarriagoa. Lauretan galtzaileak dira protagonistak: kapitain frankista, poeta gaztea (agian kontakizunik lazgarriena), preso errepublikarra, eta armairuan izkutaturik bizi den satorra. Ideologiaren gerra galduko dute baina, nork bere eran, duintasunarena irabaziko du. Liburua maisutasunez idatzita dagoenez, emozio biziak piztu, irudi zirraragarriak iradoki, negarra eragin edota oilo-larrua jarriko dizu. Zinez, liburu bikaina eta gogoangarria, bizitza osorako arrasto sakona uzten duten horietakoa.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide