XII-XIII. mendeetako euskal estilo erromarrean egindako tenplua ardatz bezala hartuta inguruko eta urrutiko ezkongaien ametsak egia bihurtuko dituen gunea izango da Antio D´Or opor eta ezkontza hiria.
Argazkietan oso dotore agertzeaz gain, bertan euren bizitzako egunik zoragarriena ahaztezin bihurtzeko osagai guztiak izango ditu bertan: Eliza dotorea, betiko euskal sukaldaritza tenden-tzia berrienekin fusionatuko dituen jatetxe cool eta fashiona, bazkari osterako diskoteka eta hurrengo eguneko ajeak botatzeko ibilbideak egiteko aukera… Eta Big Boda packa eskatzen dutenek, dan-tzari eta txistulariak, lore sortak, argazkiak, autobus zerbitzuak eta extra papera egingo duten mendizaleak kontratatzeko aukera ere izango du.
Bertako herritarrak ere kontuan izango ditu eta uztailaren 2an biribilkiaz eta txanpain epelaz nazkatu direnek “benetako festa bati dagokion” bazkaria egin ahal izango dute jai gunean bertan.
Laster bertan elkar ikusiko dugulakoan…
Hurrengora arte bixotzak.