Audience: Trying wings on roots (130.alea)
Euskal Herrian ez dute parekorik eta hemendik kanpo ere, nekez.
Halere, tentuz eta presarik gabe barneratu behar da Audiencen soinua. Aurrenekoz Ondarroan ikusi nuen eta, egia esan, ez zuen nigan ezer berezirik sortu. Gerora bai, ordea. Eta harrapatzen baldin bazaitu, zureak egin du. Izan ere, sustraietatik ateratzen den indarra du bere musikak. Rockaren, bluesaren edota countryaren sustraiei tira egin eta gauza ederrak egiten ditu. Hard-corearen bidea aukeratzen duenean, batez ere (Fugaziren antza ere badu tarteka). Bere estiloan, baina abangoardiaren izenean eta jarrera undergroundarekin. Gitarrak, bateria, baxua, pianoa, biolina edota tronpetak erabiltzen dituzte. Hirugarren diskoa atera berri dute: Trying wings on roots. Oso gomendagarria zuzenean aditzeko eta ikusteko.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide