Florian Henckel-Donnersmarck: La vida de los otros (130.alea)
Gurasoak aintzinako ekialdeko Alemanian jaio ziren eta maiz pasatzen zen Berlineko beste aldera. Momentu haietan helduen beldurra sentitu zezakeela dio, bai gurasoen aldetik baita bisitatzen zituzten senitartekoen aldetik ere. Esperientzia hura gabe gai hau dagokion moduan jorratzea ezinezkoa litzaioke. Pertsonaiak benetako hainbat pertsonatan oinarrituta daude, baina hau ez da fikziozko estalki baten azpian benetazko istorioa kontatzen duen pelikula. Pertsonaiak eta gertaerak apropos definitu gabe uzten dira. Florianentzat garrantzitsua zen zehaztasun historikoetan ez galtzea. Bere asmoa jende errealaren istorio bat kontatzea zen bai, baina batik bat emozioen ikuspuntutik kontatzea.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide