Baita ere influenza deiturikoa, birus batek sorturiko arnas aparatuko gaixotasun kutsakorra da.
Normalean broteka etortzen da udazken-negu garaian. Sintoma arruntenak, sukarra, buruko mina, nekea, muskulutako mina, gose falta, eztarriko mina eta eztula diren arren, batzuetan sintoma gastrointestinalak ere azalera ditzake. Sor dezakeen konplikazio garrantzitsuenetakoa neumonia da, eta norberaren bizitza arriskuan jartzera ere irits daiteke. Urtero txerto berriak sortzen dira aurreko urteko birus zeparen arabera. Txertoa 65 urtez gorakoentzat gomendatzen da, baita gaixotasun kronikoren bat duten pertsona gazteagoentzat ere. Gainontzekoak, beren kasa gripea inolako konplikaziorik gabe gainditzeko gai direla uste da. Aurretik esan bezala, birus batek sorturiko gaitza da eta horrela izanda, antibiotikoek (antibakterianoak) ez dute gaitz honen kontra deus egiten. Sintomak hobetzeko, sendagaien laguntzarekin, giro epel eta hezean atsedena hartzea eta likido ugari edatea komeni da.
MIREN ARRIETA
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide