sekulako ahalmena:
karrozak egin, txoznak muntatu,
herritarren ekimena.
Txupinazoak lehertzen ditu
poza eta zoramena!
Euskal Jai eta Kuadrila Egunen
eman behar degu dena,
festak joanda sartzen baitzaigu
barruraino udazkena.
Euria hasi du urriarekin,
goitik behera, barra-barra…
busti gaitu ta desagertu da
aurpegiko irrifarra.
Segura aldean erauntsi batek
dena suntsitu beharra,
beste aldetik trumoien hotsa
hartzen ari da indarra…
Oraindik ere isuriko da
begietatik negarra.
Azaro eta abenduaren
hotzak ez digu axola,
Gaztelekuko egutegia
beteta dator, ta nola!
Kultur etxean elkartzen zaigu
herriko Bertso-Eskola,
irrati libre, musika talde,
eskubaloi ta futbola,
ez dute esango udazkenean
zer eginik ez dagola.