Dena den, ELA-Osakidetzako Nere Urrestarazukgogorarazi du horrek ez duela esan nahi mediku guztien baldintzak horsartzen direnik: «Kontratu finkorik ez dutenen kasuan ez delako hala,eta mediku guztiak ados daudenik ere ez du esan nahi. Mobilizazioetanizan dira medikuak ere, zenbaitek argi dutelako egin dena Ðmahaitikkanpora adostu eta sinatu, ezkutupeanÐ ez dela bidezkoa». SindikatuekOsakidetzako zerbitzuen kalitateak eta langileen lan baldintzek«txarrera jo» dutela azpimarratu dute. «Horren lekuko dira, adibidez,pazienteen eta profesionalen arteko liskarrak areagotzea, zenbaitetanerasoak ere izan dira. Jendea erreta dago, eta hori nabarmena da.Baina, era berean, osasun publikoak badu baliabiderik egoera horihobetzeko. Alegia, jendea badago eta zerbitzua eskaintzeko baliabidemateriala ere badugu; baina zerbitzua berrantolatzea eta horreninguruko azterketa egitea beharrezkoa da», gehitu du Urreztarazuk.
Hori da aldarrikapenetako bat, hau da, langileen lan karga eta lanerritmoa aztertzea, «guztion artean eta epe baten barruan. Horrelaagerian jarriko da hainbat lekutan plaza gehiagoren beharra, izan erezenbait tokitan zazpi pertsonaren tokian hamabi egon beharko lukete,adibidez».
Horrekin batera «funtzioak berdefinitzea» beharrezkoa ikusten dutesindikatuek, «hori oso garrantzitsua baita talde lanean aritzeko, etahori ere epe baten barruan egin behar da: ez du konpromisoak bakarrikbalio».
Hirugarren aldarrikapena karrera profesionalaren ingurukoa da. Zentzuhorretan langile eta kolektibo guztien kasuan portzentaia eta irizpideberdinak jartzea eskatu dute, «bestela kolektiboen artekodesberdintasuna gehiago handitzen delako».
Sindikatuek kezkatuta begiratzen dioteOsakidetzako langileriaren bataz besteko adinari. «Momentu honetan74-50 urtekoa da eta hemendik hamar urtera arazo bat izan behar dugujubilazioaren inguruko planik ez dagoelako. Gainera kontuan izan behardugu langileria zahartzen ari dela eta ez dela berdina 50 urtekozeladore edo gazteago batentzat ohe bat handik hona eramaten ibiltzea,edo gaueko txanda egiten ari den erizain bakarrari 25-30 gaixorenardura jartzea. Hemendik urte batzutara horrekin arazoak sor daitezke,eta zeren zain gaude? Arazo larria sortzea, gaixo batekin hankasartzea…?». Azkeniksindikatu horiek «benetako euskalduntze prozesu bat» aldarrikatu dute,«aurrekontu batekin, ez paperean jartzeko bakarrik».
ELA sindikatuko Nere Urrestarazuren arabera ardura ez da Osakidetzakoburuena bakarrik, Espainiako Gobernuarena berarena ere bai. «Momentuhonetan Estatua mailan Osakidetza atzera gelditzen ari da kalitatearenarloan, eta hori ez dago onartzerik, baliabideak badaudenean».