Zumarraga eta Urretxuko Udalek koordinatuta eta elkarlanean egingo dute lan
Urretxu eta Zumarragako Udalek bi udalerrien arteko hurbiltasun fisikoadela eta "elkar-ulertzera behartuta daudela" ikusirik, hemendik aurrerahainbat ataletan koordinatuta lan egiteko dokumentua lantzen hasi dira,eta horren berri eman dute prentsaurrekoan. Aurreko legealdiko"ez-ulertuak" alde batera utzita, elkarrekin landu ditzaketen arloakidentifikatu dituzte udan martxan jarritako lan dinamikaren ostean.Prozesu honetan, LKS enpresaren gidaritza izan dute eta arloakidentifikatu ondoren, orain ekintza plana definitzeari ekingo diote.Elkarlan honen lehen ondorioetako bat trafikoa kudeatzeko bi udalerrienarteko plana da, datozen hilabeteotan prest izango dena, edo biudalerrientzat kale garbiketa zerbitzua enpresa eta multzo bakarreanesleitzea.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide