Mineralogia eta Paleontologia Astearen xedea zientzia herritarreihurbiltzea dela zehaztu zuten atzo. «Egiten dugunarekin gozatu egitendugu, eta natur zientziekiko gozamen hori zabaltzeko bidea da astehau», jarraitu du Aguadok. Txu-txu tren meatzaria gune batetik besteraibiliko da lehenengo aldiz.
Erakusketa monografikoak, hitzaldiak, haur eta gaztetxoentzako parkea,tailerrak… urriaren 30etik hasita Urretxuko gune ugari zientziarentopagune izango dira. Ederrena pilotalekuan azaroaren 2, 3 eta 4anhogeita hamabi erakusle izango dira «Espainiako eta Frantziakoestatuetatik ere etorriko dira, eta bost kontinenteetako fosilak,mineraleak eta harribitxiak erakutsi, saldu eta trukatuko dituzte».
Iaz harribitxiak harri nagusitik nola atera etalantzen diren erakutsi zuen erakusleetako batek; aurten ere Ederrenanizango da. Astearen barrukolehenengo irteera bihar egingo dute, Navajungo piriten meategira(Errioxa). Urtero bezala ia izen-ematea zabaldu orduko bete zutenautobusa; 56 lagun joango dira biharkoan.
Zientzia eta Tintin
"Badiradagoeneko lau urte Zientziaren Kutxaguneak bere lankidetza eskaintzenduela Mineralogiari eta Paleontologiari buruzko astea antolatzerakoan.Aurtengoan bi dira Kutxagunearen ekarpenak: 100 zientzia urte Tintinekin erakusketa eta indusketa paleontologikoaren nondik norakoak azalduko dituen hitzaldia.
Txema Hernandez Kutxagunekopaleontologoaren arabera, «Tintinen egile Hergé-k, bere bildumetanerakusten dituen zientzia aurrerapenak oso esanguratsuak dira, etahorri helduz osatu dugu erakusketa». Erakusketa zabalik dago dagoenekoUrretxuko Juan de Lizarazu aretoan.Edenaren bila lurra zulatuz hitzaldian,berriz, indusketa kanpainen berri emango du Hernandezek:«Paleontologiaren eta geologiaren inguruko irudi erromantiko batbadago, baina atzean zientzia asko ere badagoela azalduko duthitzaldian. Indusketak nola egiten diren, zer aurkitu daitekeen, zeregin aurkitutakoarekin, nola interpretatu daitekeen… Hori guztiaazaltzen saiatuko naiz». Hitzaldia Labeaga aretoan eskainiko duurriaren 31n, eguerdiko hamabietan."