Denboraren poderioz, aldaketa nabariakgertatu dira, nola gizartean hala euskara elkarteetan. Hasierakodiskurtsoak garatu eta garai berrietara egokituz joan dira, ideiaketa praktikak eraldatu, berritu eta egokitu egin dira, eta hainbatgalderaren erantzunak agertzeaz bat, zalantza berriak ere sortu diraeguneroko jardunean.
Federazioaren zein Euskara Elkarteenhelburua euskararen erabileran eragitea dela esaten dugun behin etaberriro, baina hortik aurrera… zer egin hori lortzeko? Nolamotibatu euskaldunak euskaraz aritzeko? Zer egiten dute antzekoegoeran dauden beste hizkuntzetan? Non du euskarak balio erantsia?Nola komunikatu hori guztia modu eraginkorrean?
Hori guztia eztabaidatzeko, orainarteko ibilbideari gainbegiratua egin eta, batez ere, aurrerabegirako ildoak osatzen hasteko, E2i: Euskara Elkarteak ibilianjardunaldiak antolatu ditu Topaguneak. Izaera praktikoa izango duteazaroaren 23an Donostiako Miramon Teknologia Parkean egingo direnjardunaldiok, asmo nagusia Euskara Elkarteen mugimenduaren aurrerabegirako pausu eta lan ildo nagusiak zehaztea baita.
Aurrera begirako bide hori marrazteko,noski, orain arteko eskarmentua izango da oinarria. Batetik, EuskaraElkarteek izandako esperientzien berri emango da jardunaldiotan, etabestetik, Euskal Herritik kanpoko ekimenen berri ere izango dugu:Valentziako Unibertsitateko Ferran Suay Psikologian doktoreak,adibidez, TELP (taller d'espai lingüístic personal)ekimenaren nondik norakoak azalduko ditu.
Bertoko eragile eta gonbidatuek ereekarpen interesgarriak ekarriko dituzte. Besteak beste, euskararenaldeko motibazioan eragiteko esperientziak, mintzapraktika egitasmoengarrantzia, norberaren jarreratik talde jarrerarako ibilbidea etahizkuntzaren balio estetikoa izango dira hizpide jardunaldienlehenengo zatian, Amaia Antero, Mirari Bereziartua, JasoneMendizabal, Paula Casares eta Fermin Etxegoien bezalako hizlarieneskutik.
Bigarren zatian, gogoeta egiteaproposatuko zaie bertaratutakoei. Hiru gogoeta gune egingo diraarratsalde partean: TELP ekimena, motibazioa eta komunikazioa ardatzhartuta eta, besteak beste, Iñaki Arruti, Pablo Suberbiola etaIñaki Eizmendi bezalako adituen gidaritzapean. Jardunaldienamaieran, arratsaldeko 6ak aldera, gune guztietako ondorioak bildueta bertan aurkeztuko dira.
Erakusketa ibiltaria
Etorkizunari ez ezik, euskara elkarteeniraganari eta orainari ere egin nahi dio errepasoa Topaguneak, 10urte betetzen dituen honetan. Horretarako, E2i jardunaldiekin batera,E3i (Euskara Elkarteen Erakusketa Ibiltaria) estreinatuko du EuskaraElkarteen Federazioak azaroaren 23an. Erakusketak euskara elkarteengaur egungo dimentsioaren argazkia eskaini nahi du, haienbilakaeraren eta gaur egungo jardueraren berri emanez. Jardunaldiakamaitu bezain pronto, erakusketa martxan jarriko da, eta EuskalHerriko hainbat herritan egongo da ikusgai, tokian tokiko elkarteareneskutik. Miramonen egon ondoren, Donostiako San Agustin kulturgunea,Durangoko Azoka eta Bilbo bisitatuko ditu erakusketak urtea amaituaurretik. Toki bakoitzean, informazio orokorraz gain, bertokoelkarteen berri zehatza emango du erakusketak.
Bloga
Jardunaldien informazio zehatzagoaeman eta parte hartzaileekiko harremanak errazteko, bloga ere sortudu Topaguneak. Interesa duen orok www.e2ibilian.org helbideanaurkituko ditu xehetasun guztiak: egitaraua, hizlarien kurrikulumak,bertara iristeko jarraibideak eta abar. Gainera, landuko diren gaieninguruko iritziak eta eztabaidak egiteko modua ere eskaintzen dublogak.
Gaiarekin lotutako artikuluak: