Inoiz baino bidaiari gehiagok parte hartuko du 'flax'-ean
Zazpi emanaldi egingo dituzte aurten UrretxuarIbiltarien Flaxean. Inoiz baino parte-hartze handiagoa izango duaurtengo bidai-irudien emanaldiak. EuskalJaia taldeak duela zortzi urtetik antolatu izan du jarduera hori.Helburua herriko bidaiariek euren bidaietako bizipenak beste herrikidebatzuekin banatzea da. «Azken batean, esperientziak konpartitu,bidaizaletasuna zabaldu eta bidaiatzeko modu desberdinak azaltzea dagure helburua», dio Jon Pol Agirrek, Euskal Jaia taldeko kideak.
Europa ekialdetik hasi eta Hego Amerikara saltoegingo dute aurtengoan, Ekialde Hurbilera eta Afrikara zuzeneanjoateko, tartean Eskandinaviara ihes eginez. «Beti saiatu gara tokidesberdinak erakusten», gehitu du Agirrek.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide