«Hitz egin dutenen ordezkarien artean aldea nabaritu dut, baina ez naizgaizki moldatu. Gainera, alkatearekin egon naiz aurretik eta berakesango zuenari buruzko azalpenak eman dizkit», zioen Alberdikudalbatzarra amaitu eta gero.
Gai desberdinak jorratu zituzten astelehenekoudalbatzarrean. Hasteko, Gainzuri ikastetxean egin beharreko inbertsiobatzuen azalpenak eman zituen Iñaki Zabala alkateak. EuskoJaurlaritzatik 200.000 euro inguruko diru laguntza jaso zuen UrretxukoUdalak, eta inbertsioa egin ezean galduko zirenez ikastetxean lanakegiteko esleipena egin du Udalak. Proiektua Iñaki Ondarraren estudioakgaratu eta Mendiola eraikuntza enpresak gauzatuko ditu lanak. Goimenelkartean Urretxuk izango duen ordezkariaren aldaketaren berri ere emanzuen alkateak. Lurdes Beloki izango da, hain zuzen ere, UrretxukoUdalaren ordezkaria Goimen nekazari elkargoan.
ANV-EAE alderdiak hauteskunde kanpainan agindutakoaren ildotik,asteleheneko udalbatzarrean argi gelditu zen Urretxuko Udalekoordezkariek Zumarragako Udalarekin lankidetza sustatzeko duten asmoa.Aurreko ostiralean bi herrietako alkateek elkarrekin burutuko dituztenneurrien berri eman zuten, eta udalbatzarrean neurri horietako batzukonartu zituzten alderdi guztietako ordezkariek.
Herriaren garbiketa zerbitzuari dagokionez, egun garbiketa zerbitzuabere gain duen enpresak bidalitako aurrekontuan oinarritutako pleguajorratu zuten. Urretxuk eta Zumarragak plegu bera onartu nahi dute, etatestuinguru horretan garbitzaile-enpresak Urretxura helarazi duenaurrekontua gehiegizkoa iruditzen zaiola adierazi zuen Zabalak.
«Aurrekontua ikusita hausnarketa egin dugu. Gure galdera ondokoa da:garbiketa zerbitzuak, gaur egun dagoen bezala, ondo funtzionatzen aldu? Ez dugu uste gaizki dagoenik, beti ere enpresak kontratuan dagoenabetetzen badu. Nolanahi ere, igandeetan taberna inguruak garbitzen hasigara». Alderdi guztiak bat etorri ziren, eta plegu berria osatzendutenean ezohiko udalbatzarra deituko du alkateak plegu berria onartudadin.
Udal tasena ere Urretxuk eta Zumarragak elkarrekinjorratu behar duten gaia da, bi herrietako zergak bat etor daitezen.Alderdi guztiak ados azaldu ziren puntu horretan ere. Langileenbarne antolaketaren nondik norakoak aztertzen ari direla ere jakinarazizuen alkateak. LKS enpresak langileriaren lan-moduaren «argazkia» ateraduela esan eta beste alderdiei horren berri emango diela adierazi zuen.
EAJk desadostasuna agertu zuen, zenbait puntutan abstenituz. ItziarAgirre EAJren ordezkariak desadostasun horiek «informazio faltagatik»zirela argitu zuen. «Udalbatzak onartu behar dituen gaien ingurukoinformazio gehiago eskatzen dugu».