«Urtean behin kultur ibilaldi bat egitea otu zaigu, beti ere beste tokibatzuk ezagutzeko asmoz, eta oraingoan Baztan ingurura egingo dugu».Aranburuk dioenez, lehenbizi ibilaldia bera antolatu zuten, bainaondoren Nabarralde elkartekoekin harremanetan ipini eta aurretikhitzaldia eskaintzeko aukera eman zieten.
Biharko hitzaldia Angel Rekalde historialariak emango du, etahitzaldiaren abiapuntua Nafarroako gazteluak izanda, Erdi Aroangotorleku horien funtzioa zein zen argituko du adituak, zergatikdesagertu ziren ere aztertuko du, eta gazteluen gaia NafarroakoErresumaren historiarekin lotuko du.
Azaroaren 17an Amaiurko (Nafarroa) gaztelurabisita egiteko aukera ere emango dute Lekaiokoek. Ibilaldiko gidariaJoseba Asiron izango da, eta txartelak salgai daude 22 euroren truke bazkaria barneAldirin, Motzen eta Gaztelekuan. Irteeran Bozate agoteen herria,Xorroxin ur jauzia eta Zugarramurdiko museoari bisita egingo dieteurretxuarrek.