Federazioaren zein bere kide direnEuskara Elkarteen helburu nagusia euskararen erabilera sustatzea da. Horretarako, besteakbeste, kulturgintza lantzen dute, kultur sormena zein haren kontsumo aktibo eta gozagarriabultzatuz. Zeregin horretan, gainera, zirkuitua edo batera jardutea hobesten dute bakarkakoeskaintzen aurrean. Izan ere, Euskara Elkarteen izaera zein kopurua kontuan hartuta (Nafarroan 11elkarte dira Topagunearen elkarte bazkideak), zirkuituek aukera paregabea eskaintzendute edozein ekimenen eremu geografikoa zabalduz haren eragina biderkatu eta jendegehiagorengana iristeko. Horren adibide argia dira Topaguneak antolatzen dituen FilmLaburren Zirkuitua, Irakurri, Gozatu eta Oparitu, Kultu Errota eta hari lotutako formatutxikiko eskualde zirkuituak.
Horien haritik, bada, Nafarroankalitate handiko euskarazko kultur programazio koordinatua egiteko proposamena da batBIRAlauegitasmo berri hau. Egitarau horrek, Nafarroako herri eta eskualdeetako kultur dinamika indartueta aberastu nahi du, bere eragina handituz eta, ondorioz, ikusleen bizi kalitateahobetuz.
Horretarako, lehenengo edizio honetankalitate goreneko lau kultur ikuskizunek osatutako ibilbide koordinatu eta erakargarriaeskainiko du Nafarroako hainbat zonaldetan, kalitatearen erreferente diren lau antzoki edokultur aretotan. Nafar guztiek beren aisialdian gozatzeko eta aberasteko aukera izan dezaten,eskualde bakoitzeko errealitate soziolinguistikoa kontuan hartu eta hainbat ikus entzule motazein adin talderi zuzendutako kultur eskaintza askotarikoa eta erakargarria antolatu duTopaguneak.
Horrelako proiektu bat aurreraeramateko antolakuntza sendoa bermatzea behar-beharrezkotzat jotzen dute antolatzaileek.Horretarako, ezinbestekoa ez ezik, egitasmoaren helburu nagusienetakoa erebada,erakunde publiko zein pribatuekin eta gizarte mugimenduarekin elkarlanean aritzekokonpromisoa. batBIRAlau egitasmo berri hau, horrelakoetan adierazi nahi dugunarenadibide argia da: Euskara elkarteen ekimenez abiatu zen kultur zirkuitu honek, CANenbezeroek emandako bultzadari esker egin du bide eta Altsasu, Bera eta Lizarrako udalek zeinDiario de Noticias eta Berria egunkariek eskainitako babesean topatu du aurrera jarraitzekoadorea.
EGITARAUA
- Azaroaren 18an, igandea, 19:30ean, Atarrabiako “TOTEM” dantzalekuan
- GARI “Esperantzara kondenatua” diskoaren zuzeneko aurkezpena.
- PETTI “ On” diskoaren zuzeneko aurkezpena.
- Azaroaren 23an, ostirala, 22:00an, Altsasuko Iortia Kulturgunean
- GU TA GUTARRAK taldea (Igor Elorza, Unai Iturriaga, Josu Zabala,..)
- “Bertso berriak eta lagun zaharrak” ikuskizunarekin
- Azaroaren 30ean, ostirala, 22:00an, Berako Kultur Etxean
- LOGELA MULTIMEDIA taldea
- “Mokaua” kontzertu-multimedia ikuskizunarekin.
- Abenduaren 5ean, asteazkena, 22:00an, Lizarrako GOLEM zinemetan.
- BENITO LERTXUNDI
- “40 urte ikasten egonak” diskoarekin.