
Betiko informazio kontsumitzailetik, gaurko informazio kontsumitzaile-produzitzaileraino
Soziologoek diotenez teknologia berriek (soineko telefonoek, argazki kamera digitalek, baina batez ere internetek) herri txikietako sindromea deiturikoa biziberritu dute. Gure aitona-amonen garaian ondoko etxean gertatzen zena segituan zen herriko beste puntan ahoz-ahoko sistema bidez. Internetek, blog eta hainbat tresnen bidez, "sindrome" hori eskala planetario batera eraman dute. Adibidez AEBn unibertsitate batean izandako tiroketan kazetariak ikasleen blogetara sartu ziren tiroketa gertatu eta minutu gutxira. Zuzen zuzeneko informazioa segundo gutxitan eskuratu ahal izan zuten. Kasu bera Myanmarreko istiluetan.
Goierriko Hitza: Garai berriei begira dagoen gure komunikabidea.
Lehen aipatutako garai berriei moldatua dagoen komunikabidea da atzo aurkeztu zen GOIERRIKO HITZA berria. Internetetik paperezko ediziora salto egingo duen komunikabidea, eta ez alderantziz. Herri txikietako "sindrome" hori eskualde eskala batean ahalbidetuko duena. Irakurleak informazio kontsumitzaile hutsa izateari utziko diote eta produzitzaile ere izango dira. Baina garrantzitsuena zera izango da: "orainkari" hori denona dela eta euskaraz dagoela. Hori (ez dut uste gainera hanka sartuko dudanik) mundu mailan ere leku gutxitan eman da. Apustu indartsua da, baina denona den heinean, denok irabaziko dugu. Izan ziur.
Informazio gehiago gaur Goierriko Hitzan