
Antzezleak: Gael García Bernal (Stéphane Miroux), Charlotte Gainsbourg(Stéphanie), Alain Chabat (Guy), Miou Miou (Christine Miroux), AuréliaPetit (Martine), Sacha Bourdo (Serge), Pierre Vaneck (Sr. Pouchet),Emma de Caunes (Zoé), Stéphane Metzger (Sylvain), Alain de Moyencourt(Gerard).
Herrialdea: Francia.
Urtea: 2006.
Iraupena: 105 min.
Sarrera: 3,50 €
Lekua: Zelai-Arizti Aretoa (Zumarraga)
Michel Gondryk bideoklipak zuzentzen eman zituen bere lehen pausoakirudi sormenaren munduan. The Rolling Stones, Kylie Minogue, WhiteStripes eta Chemical Brothers izan dira besteak beste Gondryrekinbideoklipen bat ekoiztu dutenak. Zuzendari frantziarraren hirugarrenfilma da hau, honen aurrekoa zineklub honetan ikusteko aukera izangenuen, "Olvídate de mi" bikaina, eta hartan ikusitako irudimena etafilmatzeko modu berezia hemen ere aurkituko ditugu.
Stephane ez da gai maiz benetako bizipenak ametsezko bizipenetatikbanantzeko, bere ametsezko munduak eta izaera sortzaileak egunerokoabiziki baldintzatzen diote, onerako eta txarrerako. Ametsezko munduankonfiantza eta askatasunez betetako gaztea dena, benetako munduanlotsati eta mugatua da. Amarekin Frantzian hezi ondoren kanporabizitzera joan zen Stephane. Orain aldiz amak Frantzian lana aurkitudiolako, haurtzaroa igaro zuen etxera itzultzen da Stephane. Lanakpiztutako itxaropena itzali egiten da halaber, gustagarria zirudienlana, benetan aspergarria dela ikusten duenean.
Lana nolakoa den jakiteak ekarritako atsekabea, bere bizilagun berriakezagutzean desagertuko da. Bi neska gazte, Stephanie eta Zoe diraStephanen bizilagun berriak. Hasera batean Zoek erakartzen du gehiago,hizlariagoa eta irekiagoa delako baina laster konturatuko daStephanierekin hobe konpontzen dela, bere izaera berezitik gertuagodagoelako. Stephanek bere asmazio eta sormen artistikoak Stephanierekinpartekatzen ditu, bere ametsezko mundu berezi eta eroan sartzen uztendio. Stephanen barnean Stephanie beste inor iritsi ez den lekuetarainoheltzen da. Bien arteko erlazioa aurrera doan heinean, Stephanek bereametsezko munduan duen nortasuna benetako mundura barreiatuko du, bereburuagan konfiantza handiagoa izango du eta etorkizunarekiko beldurrauxatuko du Stephanie ondoan izango duela sinetsita.








