
ahal izango da, eta 22.000 agenteek salduko dituzte.
Aurkezpenean, udal eta ONCEko ordezkariz gain Isabel Gonzalez, Zumarragako saltzailea ere izan zen eta bai batzuek zein besteek adierazi zutenez, «azpimarratzekoa da ONCEk ikusmen arazoak dituzten pertsonak lan munduan integratzeko egindakoa». Zentzu honetan, Cristino Burgoa, Gipuzkoako ONCEko zuzendariak adierazi zuenez, «gaur egun ehun mila pertsona baino gehiago daude lanean gure erakundearen bidez, horietako %80a baino gehiago urritasunen bat dutelarik. Hau, jendearen elkarlanaren esker egin dezakegu». Burgoak, Arbulu alkateari kupoiaren plantxa originala eman zion opari gisa.
Zumarragako irudia daramaten kupoiak salgai daude eta gainontzekoak bezala, 1,5 eurotan saltzen dira. Besteak beste 35.000 eurotako 50 sari banatzen ditu bost zifratara.