Asteburu honetatik aurrera Urretxuko Udaltzaingoakgaizki aparkatutako autoei isunak ipiniko dizkie, orain arte oharrak baino ezdituzte ipini. Duela hilabetetik Urretxuko udaltzainek asteburuetan ere lanegiten dute. «Orain arte oharrak jarri ditugu gaizki aparkatuta zeuden autoetanbaina gaurtik aurrera isunak ere jarriko ditugu» dio Ibon Leunda udaltzain-buruak.Udaltzainek asteburuetan duten ordutegiagoizeko bederatzietatik gaueko bederatzietara zabaltzen da, hortaz haienpresentzia etengabekoa izango da Urretxuko kaleetan egunean zehar.
Isunak non
Gaurtik aurrera astegunetan erabiltzendituzten irizpide berberak erabiliko dituzte, eta herritarrek kontuan izanbeharko dute Eguneko Zentroko aldapa, Gaztelekuko inguruak eta Urretxuko aldapaere kontrolatuta egongo direla.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide