Parte hartuko duten kotxeak 1945 eta 1974urte bitartekoak dira deportiboen kasuan eta 1975tik 1982ra gainontzekoen kasuan. «Porsche, BMW, Renault Alpine, Mini, Alfa Romeo Guilia eta horrelakoak ikusi ahal izango dira Zumarragako plazan».
Igandean Zumarragako I. Karting Saria izango da hiri zirkuitoan. Horren baitan 50 auto ibiliko dira Zumarragako kaleetan goizeko hamarretatik arratsaldeko hirurak bitartean.
Box-ak trintxeran kokatuko dira eta irteera Urdaneta hiribiderantz egingo da, La Salleko zubitik Iparragirre Hiribideraino. Han irteera eta helmuga egongo dira. Piedad kalea, Bidezarko errotonda eta Bidezar kalea kontrako zentzuan egingo dituzte autoek, ondoren Elizkaletik helmugara joko dute.
Antolatzaileek, Dani Martinek eta Fernando Garciak, segurtasuna azpimarratu zuten aurkezpenean. «Oso garrantzitsua da jendeak antolatzaileen aholkuak jarraitzea eta errepidea kotxeak lehian ari diren bitartean ez pasatzea, horretarako tartea egongo da eta. Kontuan hartu behar da kotxe hauek abiadura handian doazela, 130 kilometro orduko batzutan».