Lanak orain arte eraman duten martxan baldin badoaz, Oletako mendizaleentzako aterpea Gabonetarako bukatuta egon liteke. «Hala nahiko genuke behintzat», adierazi du Angel Errazuk, Urretxuko Udaleko zinegotziak. «Dena den, epeekin ezin da ezer zehatzik esan. Gehienera jota datorren urte hasierarako eginda egotea espero dugu. Astero pasatzen naiz handik eta paretak egitea zertxobait gehiago kosta bada
ere, martxa onean doaz».
Azkenaldian Errazu bera ibili da Azkoitia eta Zumarragako Udalak eta Urkome eta Goimen Nekazal Elkartearen ordezkariekin tartekaritza egiten, aterpea bi herrien arteko mugan kokatu baita. Era berean mugarrien inguruko akordioetara iritsi dira eta guzti honekin «argi berdea» eman zaio aspalditik abian jarri nahi zen proiektuari. Izan ere azken aurrekontuetan Zumarragako udalak 24.332ko diru saila onartu zuen proiektu honi zuzentzeko eta hasiera hasieratik jarri ziren harremanetan Azkoitiako Udalarekin, proiektua haren erantzunera
baldintzatu ez bazuten ere.
Gutxieneko baldintzak
«Puntu horretan lehenago beste borda bat zegoen» gogorarazi du Errazuk. Helburua, bere garaian adierazi zen bezala, aterpera jotzen duen mendizaleak gutxieneko baldintza batzuk edukitzea da, norberak eramandako zerbait jateko, euritik edo hotzetik babesteko. Baina bertan «ez da hostalaritza zerbitzurik ezarriko», azpimarratzen du Errazuk, «hura hutsik mantenduko da».Proiektua ingurunearekin bat egin nahi zutela eta eraikinaren itxura bereziki zaindu dute, hortaz, urrian ateratako argazkian ageri den moduan, harria du kanpotik. Hasiera batean teilatua egurrezkoa egitea aurreikusi zen baina segurtasuna erabat bermatzeagatik hormigoia eta teilaz egitea erabaki zen azkenik.Beti zabalik egongo bada ere, animaliak ez sartzeko ate berezia izango
da, «guztien lana izango da erabilpen egokia eta hura txukun mantentzea