«Orain arte bizilagun batek bideratutako kexaren ondoren begiratzen ziren baina orain sistematikoki ikuskatuko ditugu hilean behin» dio Iñaki Zabal alkateak. Tabernen funtzionamendua ordenatu behar dela ere badio eta «herritarren eskubideak zainduta egon behar dira baita ere».
Ordenantzak bete
Udalak zaratari buruzko ordenantza batzuk ditu eta horiek betearaziko dituztela gehitu du alkateak.Honen guztiaren ildoan, tabernen itxiera orduak ere kontrolatuko dituzte hemendik aurrera.Honen guztiaren berri tabernariei emateko asmoa dute udaletxean «ordenantza helaraziko diegu eta tabernariekin bilduko gara gure
kontrolak zeintzuk eta nola egingo ditugun azaltzeko».
Bi udaltzain gehiago
Hilabete da jada Urretxuko Udaltzaingoak asteburuetan ere lan egiten dutela eta tabernek indarrean dagoen ordenantza betetzen duten kontrolatu ahal izateko gauez ere lan egingo dute.«Bi udaltzain berriekin herriari zerbitzu hobeagoa ematea espero dugu. Batez ere, asteburuei dagokienez, izan ere, zirkulazio eta aparkaleku
arazoak izaten baitira Urretxuko hirigunean asteburuetan» gaineratzen
du alkateak.
Honekin guztiarekin Urretxuko Udalak Udaltzaingoaren presentziak asteburuetan bermatuta egotea nahi du eta asteburu gaueko zarata kontrolatu.