asmo eta ilusio,
korrikalari bakoitzari nik
zorte onena desio.
Ikuslegoak lasterketari
ikutu bat eman dio,
bere bultzadak egun honetan
askorako du balio.
Sufrimendua, mina, nekea,
hogei kilometroetan,
indarrak ere dagoeneko
aurkitzen dira azkenetan.
Baina jendetza ikusten duzu
Kursaaleko kuboetan,
korrikalari adina jende
bildu da espaloietan…
Nahiz txikienok igual ez izan
handien kategoria,
jolasa eta kirola gure
eguneroko ogia.
Bultza dezagun denon artean
txikienen Behobia,
horixe baita lasterkarien
benetako harrobia.