Felix Viscarret: Bajo las estrellas (131.alea)
Bertan bere anaia Laloren (Julian Villagran) ezkontzaren berri izango du. Lalo apala eta ona da. Bere andregaia Nines da, bizitzak gaizki tratatu duen ezkondu gabeko ama. Benitok gaztetako parrandetatik ezagutzen du. Anaia babesteko, bikotea banatzen saiatuko da. Ahaleginean Ainararekin topatuko da, Ninesen alaba. Neskato isil eta bihurri honekin ezohizko laguntasun erlazioa trabatuko du. Gizartearen txatarra bezala definitu ditu Felix Viscarretek bere lehen filmeko pertsonaiak. Sentimenduen aldeko apustua dugu eta Malagako zinemaldiko sorpresa izan zen. Ostiralean ikusgai izango da, 22.15ean, Zelai-Ariztin.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide