Jabier Muguruza: Konplizeak (131.alea)
Askotan malenkoniarekin lotzen da Jabier Muguruzaren musika. Zuzenagoa litzateke ondokoa esatea: malenkonia eta tristezia kutsu bat badu bere musikak, baina baita beste hamaika kolore ere.
Izan ere, emozioak, koloreak, kabitu ezinda bizi dira Konplizeak diskan (Elkar, 2007). Konplizeak ontzeko tristeziatik abiatu da. Orain gutxi hil zen bere aita eta horrek, halabeharrez, berebiziko eragina eduki du diskaren osaketan. Dena den, ezin esan abailduta nabaritzen zaionik. Bere azken laneko 11 kantetan, bada ironiarentzako edota umorearentzako tarterik. Bizitzaren kolore guztiak erabili ditu irundarrak. Testuak, berriz, Sarrirenak, Iñaki Irazurenak, Inazio Mujikarenak… dira. Baita Leire Bilbaorenak edo Angel Errorenak ere. Ederrak, artelana pintatzeko ezinbesteko zertzeladak.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide