Mariasun Landa: Krokodiloa ohe azpian (131.alea)
Protagonista J. J. da eta "egundoko krokodilo tzarra" aurkitzen du, ohe azpira botatako oinetakoak jaten dituena. Hala, medikuak Krokodifil pilulak ematen dizkio sendatzeko. Hemen, galdera bat sortzen zaigu: sendatuko ote zaio Krokodilitis gaitza? "Krokodilitis gure garaiko gaitz bat da. Jendeak landatik alde egin zuenez geroztik, bizimodu naturala, biziaren eta heriotzaren indar eternalekiko harremanak eten zituenez geroztik, hirietan pilatu eta bere izerdiaren eta lanaren fruitua besteren esku utzi zuenez geroztik…". Lortuko ote du bizipoza berreskuratzea? Iritsiko ote da Elena kafe bat hartzera gonbidatzera? Hortik aurrerakoa irakurleak atera beharko du, ipuinean barrena ibiliz..
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide