Ariketa fisikoa (131.alea)
Bizikletan paseatzea, ibiltzea, igeriketa, gimnasia, yoga, pilatesa, aerobica… gure gorputzerako mesedegarriak diren kirol-jarduerak dira.
Ariketa fisikoaren onurak gorputzean eta arlo psikologikoan islatzen dira. Gorputzean, koordinazioa, trebetasuna, muskulazioa, nekeari erresistentzia eta hezur dentsitatea handitzen laguntzen digu.? Era berean, bihotzaren gaixotasunen prebentzioan,? hipertentsioan, gizentasunean eta diabetesean ere eragina du, osasuna mantentzen laguntzen du. Psikologikoki, egungo lanaren intentsitateak suposatzen duen estresa murrizteko modu egokia da ariketa fisikoa. Depresioa gutxiagotzen eta ongizate psikikoa eskaintzen du. Baina kontuz: planifikatu gabeko eta kontrolik gabeko aktibitate fisikoa suntsitzailea izan daiteke. Era sistematiko eta erregular batean burutu behar da praktika. Argi izan orduan, nahiz eta ariketa fisikoak onura izugarriak izan, arriskuak ere badituela. Hortaz, kirol iharduera bat aukeratzeko garaian pertsona bakoitzaren ezaugarri fisikoak, bizitzeko estiloa, adina eta osasuna eduki behar dira kontuan.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide