Negroogle edo Google beltza (131.alea)
Web orriak irekitzeak energia kontsumoa du. Web orri hori hondo zurikoa bada, kontsumoa handiagoa izango da, 74 wattekoa hain zuzen (kantitate hori behar du web orri zuri batek irekitzeko).
Energia kontsumoa aurreztera begira, ekimen interesgarri bat abiatu dute sarean: www.negroogle.es. Orrialde hau, Googleren kopia bat da, baina zuria izan beharrean, beltza. Hau da, positiboan egon beharrean, negatiboan dago. Modu honetan, Google beltza erabiliz, erabiltzaileko 15 watt gutxiago xahutuko ditugu zuria erabilita baino. Datu exkaxak dirudite, baina mundu mailara igorrita, atera dituzten kalkuluen arabera, guztiok Google beltza erabiliko bagenu urteko 75.000 $ aurreztuko lirateke.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide