Emakumeen aurkako indarkeriaren kontraeta mota guztietako berdintasuna bermatzearren lanean diardu LauraGomezek (Tolosa, 1978) Zumarrraga, Urretxu, Legazpi eta Ezkio-Itsasokosatzen duten Urola Garaia Mankomunitatean.
Gizon eta emakumeen artekodesberdintasunetik harago, emakumeen euren eta gizonen euren artekoberdintasuna du helburu burutzen ari diren Berdintasunerako Planak.Planaren aurreko diagnosia 2005. urtean burutu zen, eta, orain,diagnosi horretan oinarritutako plana amaituta, baliabideak aurkitueta udaletan onartzea falta da.
Aipatutako plana Eraldatzen elkarteareneskaeraz bultzatu da, eta baita garai hartan agintean zeudenenborondate politikoen ondorioz. Urte asko daramatza lanean Eraldatzenelkarteak. Emakumeen aurkako indarkeriaren kontrako lan mardulaegiteaz arduratzen dira hauek.
Berdintasunerako agentea
Plana bideratzeko dagoenekoberdintasunerako agentearen figura sortu dute. Horrelaxe deritzoLaura Gomezek betetzen duen postuari. Bere zeregina berdintasunpolitika guztiak koordinatzea da, udal-elkartea osatzen duten herribakoitzean. Hori bi estrategiaz egiten da: ekintza positiboenbitartez edota genero ikuspuntua ezarriz.
«Sarritan berdintasuna hitzaaipatzen dugunean arlo sozialari buruz ari garela ulertzen da etaberdintasuna arlo asko eta askotan urratzen dena da», aipatu duGomezek.
Azken batean, diagnostikoak argiadierazi dien eran, gizon-emakumeen arteko desberdintasunarekinamaitzea dute helburu, baina baita emakumeen kolektiboaren artekonahiz gizonen kolektiboaren arteko desberdintasunekin amaitzea ere.Horrela, planak aurreikusten dituen ekintza guztiek helburutzat,emakume askok jasaten duen bazterkeria anitza ekiditea izango lukete.
Bazterkeria anitz hori jasaten duteneninguruan faktore asko biltzen dira, eta desabantailak sortzendizkietela esan daiteke nolabait; arraza, ezintasuna, dokumentazioedo paperik eza, egoera soziala, familiaren pisua…
Une honetan, mankomunitatean jakinbadakite zer egin behar den akats edo arazo horiekin, baina nolaburutu bilatzen ari dira. Oraindik, martxan jartzerako, udalek onartubeharko dute plana.
«Gurea koordinazio, aholkularitzaeta sustapen lana dela esan daiteke. Dauzkagun arlo desberdinetakozerbitzuen egoera ikusi, aztertu eta nola hobetu daitezkeenpentsatzea da», gaineratu du. «Mankomunitateandesberdintasunak badaude. Enpresa batzuetan, esaterako, ohiturazgizonek bete izan dituzten postuak gizonek betetzen jarraitzen duteeta beste askotan alderantziz. Parekidetasuna falta da, baina besteudal-elkarte askotan aurki genezakeenaren antzekoa aurkitu dugulaesan dezakegu» jarraitu du argitzen eta azaltzen Gomezek.
Genero berdintasuna bai, baina arloguztietan jorratzen dute, zabalago hartuta. Gomezen aburuz txipaaldatzea da kontua. «Guztiak alde guztietan gaudenez, ezin damugatu berdintasuna edo parekidetasuna arlo zehatz batetara».
«Gizarteari dagokionbetaurrekoekin begiratu behar zaio errealitatea ongi ikusteko».Horixe azpimarratu du Gomezek.
Emakumeen aurkako indarkeria
«Indarkeria hau oso zehatza da.Emakumeen aurkakoa da eta gure ustez horren jatorria gizartekodesberdintasunean dagoela esango genuke. Gizartean dauden rol batzukbereganatzen dira, eta horiek errespetatuak direnez, aurrerajarraitzen dute. Horregatik desberdintasun horiekin amaitzea komenida eta hor eragitea dugu helburuetako bat», esan du Gomezek.
Arlo horretan, prebentzio etasentsibilizazio lana egiteaz gain, jakitera ematea aurreikusten da.Horretarako bai tratu txarrak jasan dituztenekin, bai neskagaztetxoekin nahiz bestelako emakumeekin lan egitea aurreikustendute. Gomezen aburuz, «ez da etxe bateko sukaldean soilikgeratu behar, norberaren kontua ez dela jabetu, salatu dezaten,onartu ez dezaten behar da. Guztioi eragiten digun kontua da etamankomunitatea tratu txarrak jasan dituzten emakumeak babesteko sareaizan behar da». Gizarte zerbitzuetan badira baliabideak emakumekaltetuei babesa emateko, baina planaren ondorioz oraindik ez daudenbaliabideak eskaintzen saiatuko dira: «Ez daukate nora jo eureneskubideak zeintzuk diren jakiteko, salaketa non eta nola jarridezaketen jakiteko tokirik ez dago. Zerbitzu horiek gaur egun ezdaude udal-elkartea osatzen duten herrietan. Gu aipatutako horierrealitate izan dadin saiatuko gara».
Udalek onartzearen zain
2005. urtean diagnosia egin zen, UrolaGaraiko udal-elkartea osatzen duten herrietan emakumeen eta gizonenarteko berdintasun eta desberdintasunak aztertzeko.
Behin diagnosia eginda,berdintasunerako agentea deitutako figura kontratatu zen. Hark,diagnosi horretan oinarrituta, Berdintasunerako Plana diseinatu zuen.Behin plana eginda, aurtengo irailean berriz ere agentea kontratatuda, baina plana aurrera eramateko oraingo honetan. «Orain zeinbaldintza eta baliabide ditugun aztertu beharrean aurkitzen gara,plan hori aurrera eramateko gai izan gaitezen. Mankomunitatea osatzenduten herriek plenoetan onartu behar dute plana gainera. Abenduanaurreikusten da».
Plana nahiko konplikatua da, izan ereardura batzuk udal bakoitzarenak dira eta beste batzukudal-elkartearenak, orokorrak. «Horrek esan nahi du gukaurreikusitako beharrak udal bakoitzak bere baliabideen, beharren etaaukeren arabera beteko dituela. Ahalbidetzen du interes orokorrekogaietan mankomunitateko herri denek aukera berdinak izatea».