EspainiakoGobernuaren ordezkaritzak gaur argitu duenez, Brasildik ekartzen zituenustezko sareak emakumezkoak, lan munduan sartuko zituztela hitz emanda.Hala ere, prostituzioan aritzera behartzen zituzten behin helmugarairitsitakoan, bidaia-txartelaren balioa ordainaraziz. Ordaindubeharrekoa 6.000 eurora irits zitekeen, txartelaren berezko balioabaino hiru aldiz gehiago. Zenbait kasutan prostituzioko beste klubbatzuetara "saltzen" zituzten emakumeak, "sareko arduradunei etekinekonomikoa emateko helburu bakarrarekin", aipatu dute polizia iturriek.Ezkio-Itsasoko klubean egotera behartzen zituzten emakumeak, irtetekoedo alde egiteko aukerarik utzi gabe.
Ikerketa irailean hasi zuen Espainiako Poliziak, Ezkio-Itsasoko klubbatean emakumezkoak egoera irregularrean zeudela ikusita. Urrianantzeko egoera bizi izandako beste emakume batzuen testigantzekinidentifikatu ahal izan zituzten sareko kideak. Atxilotutako hamarlagunetatik zazpik Espainiako hiritartasuna dute, bi argentinarrak diraeta beste bat brasildarra. Justiziak hiru lagun kartzelan sarraraziditu, lauri fidantzapeko askatasuna eman die, eta hiru kargurik gabelibre geratu dira.