Mailaz maila aukeratutako kantak abestuko dituzte eta ziur soinua eta giro alaia ez direla urruti ibiliko.
Hau ez da izango ordea egun honetako ekitaldi bakarra. Goizeko10etan hasiko da kidetze ekimena: ikasle nagusiak txikien geletan jolasak, aurpegiak margotu, abestiak errepasatu eta abar luze bat burutuko dute eta behin girotu eta gero… KANTU BAZKARIA.
Ikasle batek sortutako bertso honek ondo baino hobeto jasotzen du ekitaldiaren hezurmuina:
Egun berezi honi
begia botata
bakoitzak jarri dugu
dagokigun tanta.
Baina gaurko doinua,
hizkuntza ta kanta
ez bedi gero gure
ahoetan falta
Euskararen Eguna
egunero da ta