Gaur ospatzen da euskararen eguna. Orain dela ia 60 urte hasi zen
euskararen eguna ospatzen, 1949an hain zuzen. Garai hartako Espainiako egoera politikoak eraginda,
Ipar EuskalHerriko hiru probintzietan eta Ameriketako hainbat lekutan egin zen. Urte mordoxka bat pasatu da eta
gaur egun euskararen eguna normalizatuago dago.
Halere oraindik
euskarak eraso asko jasaten ditu. Azkena eta famatuena
Wall Street Journal-ek ateratako euskarari buruzko artikulua.
Euskosaren firma bilketa elektronikoa egiten ari dira. Otamotz.com-etik firma bilketa honetan parte hartzea gonbidatzen zaitugu. Euskara denona da eta denok defendatu behar dugu!
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide