Urretxu garaile gizon proban
Bi taldeak sasoi onean zeudela erakutsi zuten. 1700 kiloko harria Zumarragako taldeak 17 plaza mugitu ahal izan zuen, Urretxukoak aldiz 17 plaza eta erdi. Bi taldeen arteko lehiara jende asko gerturatu zen Zumarragako plazara. 12 pertsonaz osatuak zeuden taldeak. Taldekide guztien artean 1000 kilotik ezin ziren pasa. Apustuen kantuak ere probak iraun zuen bitartean entzun ahal izan ziren, hasieran 10 baietz entzun zitekeen (10 plaza egingo zituztela). Azkenean 15 baietz ere entzun ahal izan zen. Bukaeran bi taldeak, gogora dezagun bi herriotako lagun taldeak zirela, gustura ikus zitezkeen. Bazkari batekin ospatu zuten parte-hartzaile eta lagunek probaren amaiera. 1300 euro zeuden jokoan, baina garrantzitsuena ez zela ikusi ahal izan zen. Proba ikustera joan zirenak oso gustura ikus zitezkeen lehiaren bukaeran.
Otamotz.com-ek egindako apustuan Urretxu zen faborito, 40 eta 38 gailendu zen talde urretxuarra.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide