Zumarragako udal aretoan hasi zen bilkura, Campion jaunaksarrera labur mamitsu bat egin ondoren. Mahaian barne batzordekokideak: Arturo Campion, Patricio Orcaiztegui, Julio Urquijo, AlfonsoMaria Zabala, Casildo Zabala, Jose Eizaguirre, eta Zumarragako alkatea,Beain jauna.
Eizagirre jaunak estatutuak irakurri zituen eta aho batezonartu zituzten, aldez aurretik Gobernadore Zibilak onartuta zeuzkanak.Ondoren hitza eman zitzaien jaun hauei: Aranzadi jauna, Iruñekoa;Mendia, Tolosakoa; Eusebio Lopez, Tolosakoa; Carmeko Echegaray,kronista; Larreta; Elosegui, bi abade nafar, eta Zumarragako parrokoa.Guztiak euskal hizkuntzaren alde aritu ziren garbi.
Elizako kanpaiak hamabiak jo zituenean, Angelus-a errezatu zuten, zutik jarrita. Erabaki zuten Euskal-Esnalea izena jartzea, goiburu honekin: Gora Euzkera maitagarria.Pirinioz haraindiko ordezkari, Lacombe Georges jauna izendatu zuten,RIEV aldizkariaren izenean zetorrena, eta azkenik, ZuzendaritzaBatzordea izendatu zuten. Presidente Arturo Campion, presidente ordekoPatricio Orcaiztegui, eta bigarren ordeko Julio Urquijo.
Halaxe sortu zen Zumarragan, orain ehun urte, Euskal-esnalea elkartea. Orduan ere bazen Kontseilua, ikusten denez.
(Artikulu hau Serafin Jaka jaunak eskura eman digun dokumentuari esker egin ahal izan dugu).