Aurten hamalau upategik hartuko dute parte, eta antolaketaurterokoaren antzerakoa izango da. Lehiaketa eta dastatzea 20:00etanegingo da Urretxuko udaletxean, eta beti bezala jendeari irekita egongoda. Bien bitartean, ferian bertan, musikak alaituko du giroa. Epaileeta dastatzaile lanetan honako enologoak eta adituak ariko dira:Antonio Casares, Mikel Rodriguez, Jose Mari Inaraja, Manuel Ruiz,Manuel Martin eta Gabriel Chinchetru.
Sari-banaketa, ostegunean
Irabazlearen izena egun horretan bertan jakinaraziko duepaimahaiak, baina sari-banaketa gainontzeko lehiaketenarekin bateraegingo da, hau da, Santa Lutzi egunean 13:30etik aurrera,Areizaga-Kalebarren plazan.
Lehiaketan eta ferian izango diren hamalau parte-hartzaileenartean, iazko irabazle Guardiako Laukote upategia ere izango da. Aurtenberritasun bat izango da. Karpa erraldoi baten aterpean izango daferia, eta ardoaz gain pintxoak dastatzeko aukera ere izango da.
Santa Lutzitan egun osoan
Gaueko 21:00ak arte irekita egongo den arren, bihar feriazgozatzeko aukerarik ez dutenek, ostegunean izango da aurtengo uztadastatzeko modua. Izan ere feria 09:00etan irekiko da eta eguerdiantarte batez itxi eta gero 19:30a arte zabalik izango da.
Prezioei dagokienez, lehiaketaren oinarrietan adieraztendenez, upategi bakoitzak jarrita dituen prezioetan sal ditzake botilaketa kaxak; basoerdiak, berriz, 0,80 euroan saldu beharko dituzte.
Parte-hartzaileak
Araco. Laguardia.
Azpillaga-Urarte. Lanciego.
Covila. Urretxu.
Garcia de Olano. Paganos-Laguardia.
Heredad Guzman Aldazabal. Navaridas.
Juan Jose Urarte. Laguardia.
Laukote. Laguardia.
Medrano Irazu. El villar de Alava.
Artuke. Baños de Ebro
Saenz de Samaniego Zuñeda. Samaniego.
Señorío la Viña. Laguardia.
Cordoba Martínez. La Puebla de la Barca.
Solagüen. Labastida
Arabarte. Villabuena.