Goiz-goizetik azoka jendetsua ari da izaten
Nekazariak etaabeltzainak izan dira Zumarraga-Urretxura iristen aurrenak. Goizekobostetan hasi dira lehenengo kamioiak iristen, eta eguna zabaltzerakoprest zeuden ikusgarri guztiak. Fruitu, barazki eta errezil sagarrensariketarako datuak hartzen epaileak ibili dira, eta 13:30eanjakinaraziko dute nork jasoko dituen gaurko sariak.
Ohi bezala Zumarragako Urdaneta hiribidean jarri dituzte ganaduaziendak, itxituretan. Tratulariek feria hasi aurretik dagoeneko eginakzituzten salerosketak. Zalditeria izan da ganaduaren artean ugariena,zaldi, behor eta moxal ugarirekin.
Errepideei dagokienez, Gi-632 errepidean (Ormaiztegi-Zumarraga)erretentzioak sortu dira goizeko hamarretarako. 60.000 lagun esperodituzte gaur Zumarragan eta Urretxun.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide