Gabonetako gehiegikeriek urdaileko azidotasuna eragin dezakete. Sasoi honetan proteina, koipe eta toxina asko jaten ditugu eta hauek gure organismoari ez diote lan makala jartzen, guztia asimilatzea oso zaila baita.
Tripakada baten ondoren (saltsa askodun elikagaiak, turroi eta polboroiak, alkohola…) desoreka bat ematen da gure gorputzean eta makurtzean edo oheratzerakoan hain desatsegina den bihotzerrea sentitzen dugu. Azidotasun hau, pirosia bezala ezagutzen da. Normalean urdailean dagoen azidoak gorantz egiten du esofagoraino. Prestatuta ez dagoenez maila azido hau izateko, bihotzerrea nabaritzen dugu. Arreta eta neurria dira kontutan hartzeko bi kontzeptuak, denetik jan daiteke baina kantitate txikian. Azidotasun honi aurre egiteko antiazidoak har daitezke. Jan eta ordu batera edo oheratzerakoan hartu behar dira. Magnesio hidroxido, aluminio hidroxidoa daramaten antiazidoak gomendatzen dituzte espezialistek baita famotidina ere (jariaketa azidoa enhibitzen du era pausatuan). Bikarbonato sodikoa geroz eta gutxiago erabiltzen da.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide