Manchester taldeko futbol jokalaria. George Best nire heroia zen.
Aisialdian zer egitea atsegin duzu?
Sormena lantzea gustatzen zait: idaztea, Aislimgekin jolastea…
Bizitzeko toki bat?
Amsterdan. Bertako lasaitasuna atsegin dut. Oso zaila da hiri batean hori aurkitzea. Donostia antzekoa da.
Zein duzu gustuko umorista?
Billy Connely eskoziarra. Ingelesez hitz egiten dugunon artean oso ezaguna da. Ezagutzen dudan tiporik barregarriena da.
Zein da gehien gustatzen zaizun euskal ohitura?
San Joan eguna izugarri atsegin dut. Herria Santa Barbaran elkartzen da eta hori zoragarria da. Urtero urduri jartzen naiz.
Ba al dago gorroto duzun euskal ohiturarik?
Danborrada ez dut batere atsegin.
Irlandako garagardoa ala Euskal Herriko txakolina?
Txakolina, Irlandako garagardoa astunegia baita.
Zein pertsonaia publiko eragiten dizu barregura?
Anjel Acebesek, baina ez beti, kabroi samarra baita.
Nork ez dizu barregura eragiten?
Pocholo Martinez Bordiuk. Ez da harritzekoa, zein familiakoa den kontuan hartzen badugu.
Ilehoriak ala beltzaranak?
Burusoilak. Zurito asko hartu ahal izango nituzke etxekoek ile apaindegian gastatzen duten diruarekin!
Egindako azken oparia?
Emazteari bi liburu oparitu nizkion bere urtebetetze egunean.
Eta jasotakoa?
Joan zen astean lagunek D-Box dekodifikadorea oparitu zidaten.
Data bat?
1996ko urriaren 30a, Josebe jaio zen eguna. Londonen pasatu nuen egunik zoriontsuena izan zen.
Neska eta mutil izen bana?
Alazne eta Ekai.
Zein egunkari irakurtzen duzu?
Egunkariak ikusita, zuhaitzak alferrik bota dituztela iruditzen zait.
Gustuko telebista saioa?
Sé lo que hicisteis…
Bereziki gorroto duzuna?
Corazón de… Etorri nintzenean jada hor zegoen eta ez dute kendu. Saio horri buruzko gauza on bakarra esan dezaket: berari esker ez zaigu ahazten zein urtarotan bizi garen.
Pelikula bat?
The quiet man, John Ford zuzendariarena.
Liburu bat?
J.R.R. Tolkien idazlearen El señor de los anillos.
Soinu bat?
Txalapartarena.
Usain bat?
Marrubiarena.
Janari bat?
Txuletoia, gutxi egina.
Ura ala…
Zuritoa.