Ekitaldia Zelai Arizti kultur etxeanizan zen abendua hasieran. Bertan, Beatriz Perez Urretxu etaZumarragako Bitartean merkatari elkarteko ordezkariak, OlatzElustondo Zumarragako Udaleko Euskara teknikariak eta Aritz UrienEmun enpresako hizkuntza normalizazio teknikariak parte hartuzuten.
Urienek eta Elustondok 2007an egin diren ekintzenlaburpena eskaini zuten eta 2008rako lan ildoa aurkeztu zuten. Aurtenzenbait merkatari talde osatu dira eta horiek euskarari etamerkataritzari buruzko solasaldiak izan dituzte. Bestalde, kartelakegiteko ikastaroak eskaini dira eta inprentetan euskararen erabilerasustatu da. Teknikariak gustura daude merkatarien parte hartze etaprestutasunarekin. Hori dela eta, eskerrak eman zizkieten.
UrolaGaraian 150 denda inguru dira zerbitzua euskaraz emateko gai direnaketa teknikariek guztietara heldu nahi dute. Merkataritza guneetaneuskararen erabilera sustatzeko planarekin bat egin duten dendarigehiago lortu dituzte 2008rako. Legazpin Alberdi jantzi-dendak,Andere umeen jantzi-dendak, Auzmendi iturgintzak, F-8 argazki-dendak,Hariz-Hari jostun-dendak, Iñaki zapata-dendak, Lagagarbiketa-dendak, Lanbroa belar-dendak, Txomin iturgintzak, TxominZubeldia edari-dendak eta Ogi Berri okindegiak bat egin duteegitasmoarekin.
Urretxu eta Zumarragan Agirre eta Aranburuharategiek, Etxaniz arma-dendak, Nekotz albaitaritza, Pertxingoajantzi-dendak, Urdangarin burdindegiak eta Ureder estetika zentroakparte hartuko dute 2008ko egitasmoetan.
Aipatutako hauek guztieksolasaldiak izango dituzte eta aurten abian jarri diren gainontzekoekimenak ere mantenduko dira. Bestalde, supermerkatu handien etafrankizien konpromisoa lortzeko lan egingo da. Gainera, mintzalagunaekimena abian jarri nahi da euskaraz hitz egiteko erraztasunik ezduten merkatarientzat.
Euren parte hartzea ezinbestekoa denez etaoso ondo erantzuten ari direnez, 2007ko egitasmoetan parte hartudutenei errekonozimendua eskaini zitzaien ekitaldia amaitzeko.Urretxun Argizti optikak, Berriki jantzi-dendak, Imajin eta Xarmankiestetika zentroek eta Kuttun mertzeriak jaso zuten esker ona.Zumarragakoen artean, Garbiñe tindategiak, Iraeta estankoak,Izagirre janari-dendak, Kizkitza oihal-dendak, Kux-Kux umeentzakojantzi-dendak, Lanbroa belar-dendak, Salegi harategiak eta Urkiliburu-dendak jaso zuten errekonozimendua.
Bukatzeko, LegazpinAlgar elektrizitateak, Alkain elektronikak, Apatxo liburu-dendak,Itziar belar-dendak, Kixka osagarri-dendak, Korosti kafe-dendak,Lasandu para-farmaziak, Kale Nagusiko loteria-dendak, Mirentxumertzeriak eta Poxpolin umeentzako jantzi-dendak jaso dute esker ona.