Twins dendak ipuin-kontaketa saioak egingo ditu gaurtik aurrera
Juanlu Escudero aktorea Olentzeroren lagun bilakatuko da datozenegunotan, gaurtik hasita egingo dituen ipuin kontaketa saioetan. Ideiakmerkataritza eta Gabonak uztartu nahi ditu, eta erakusleihoenlehiaketaren ildotik Twins dendaren leihoa harago eraman nahi dutearduradunek. Ipuin kontaketa saioak dendaren kanpoaldean izango dira,eta istorio guztiek Gabonak izango dituzte ardatz. Marta eta CristinaAizpurua dendako nagusiek erakusleihoan Gabonak haur baten moduan goza itzazu esaldia jarri dute, eta mezu hori zabaltzeko antolatu dituzte ipuin-kontaketak.
«Lau urtetik aurrerako haurrentzat izango dira. Eroso egondaitezen tokitxo bat egokitu eta nahi duen edozein gerturatu ahalizango da. Ordu erdi inguruko saioak izango dira, euskaraz», azaldu duEscudero kontalariak. Ipuin kontaketak gaur eta abenduaren 21, 26 eta28an dira (17:30) eta urtarrilaren 4an 12:00etan. «Ez dugu apartekorikezer bilatzen, Gabonak girotzea baizik», diote.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide