Gabonak eta urte amaiera gaineanizatearen aitzakian, Zumarraga-Urretxuko bertso eskolak modu berezianagurtuko du, urtero bezala, 2007ko jarduna. Horretarako, bertsolarigazteen bertso saioa antolatu du ostiral honetarako. Ez dira edonor,gainera, Zelai Arizti aretoan kantuan ikusi eta entzungo direnbertsolariak: Miren Amuriza berriztarra, Kristiñe Txoperenahendaiarra eta Hodei Iruretagoiena zarauztarra, gazteen sariketaugaritan gailendu izan diren etorkizun handiko bertsolariak, hirurakere.
Zumarraga-Urretxuko bertso eskolakohitura bihurtu du, dagoeneko, urteko azken klasean saio berezi bategitea; iaz, adibidez, Ekaitz Goikoetxea, Beñat Gaztelumendieta Alaitz Sarasola bertsolariak izan ziren kantuan. Aurten,bertsolari gazteak kantura ekartzeko bide horretan beste urrats bateman eta uneotan Euskal Herrian 18 urteen bueltan dabiltzan hirubertsolari onentsuenak izango dira gure artean.
Gazteak izanagatik, eskarmentuhandikoak dira Miren, Kristiñe eta Hodei jendaurreko saioetan.Horrez gain, hainbat sari lortu dute, nola bat-batean, hala bertsojarrietan. Esanguratsuenak aipatzearren, Miren Bizkaiko eskolartekotxapeldun izan zen 2006an eta txapeldunorde 2007an, eta EuskalHerrikoan azken hiru urteetan hartu du parte, iaz txapeldunorde izanzelarik. Kristiñe Ipar Euskal Herriko zein Euskal Herrikotxapeldunorde izan da aurten. Hodeiri dagokionez, Gipuzkoakoeskolarteko txapeldunorde izan zen iaz eta txapeldun aurten, etabirritan hartu du Euskal Herrikoan parte. Bestalde, amaitu berri denGipuzkoako txapelketa nagusian ere hartu du parte, eta saio bikainakosatu ostean azken laurdenetara iristea lortu du.
Saioa eta mokadutxoa
Bertso saioa arratsaldeko 7etan hasikoda eta bertso eskolako ikasleak ez ezik herritar guztiak daudegonbidatuta. Bertso eskolako ikasleak izango dira saioaren gidari etaeurek beteko dute gaijartzailearen papera. Saioan zehar sorpresa batbaino gehiago egongo da eta lanak umoretsuak izango dira, kasugehienetan. Gainera, saioa amaitu ostean pintxoak eta edariak egongodira bertaratzen diren guztientzat, bertso eskolak gonbidaturik.
Saio honekin, amaitutzat emango dubertso eskolak 2007 urteko bere jarduna. Aurten ere hainbat etahainbat ekintza eraman ditu talde jator honek aurrera eta dagoenekoburu-belarri dabiltza lanean datorren urteko egitasmoak antolatzen.2008a ere urte oparoa izatea espero dute. Beste gauza batzurenartean, bertso eskolak martxan jarriko du 2008 urteko lehenhiruhilabetean bere webgune berria, egiten duten guztiarentestigantza zuzena jasoko duen ataria. Horrez gain, Martxoan bertsoaere inoiz baino ekintza gehiagoz datorrela iragarri dute arduradunek.