Bestetik, eta garai honetako hotzak kontuan hartuta, mantak,gas-berogailuak edota hotzetik babesteko bestelako gaiak ere jasotzenari dira egunotan. Arduradunak asteazkenero biltzen dira parrokiakolokalean 18:00etatik 19:30era. Era berean, norbaitek laguntza eskaininahiko badu 943 72 13 86 telefonora hots egin edo ordu horretan lokalerajoan daiteke.
Emandako gaien inguruan ez da aparteko baldintzarik eskatzen,baina bai kontuan hartzea «beste pertsona batek duintasun osoz jaso etaerabiltzeko» dela , diote Caritaseko arduradunek.
Espetxe Pastorala
Zumarragako eta inguruko beste zenbait parrokiatan EspetxePastoralak Martutenen preso daudenentzat hainbat material bildu duaurreko asteburuan. Gosaritarako katiluak, galtzerdiak, tabakoa,xaboiak, barruko arropa, pilak, turroiak, telefono txartelak… eskatueta jaso dituzte.
Luis Mari Segurola bikarioaren arabera zumarragarrenerantzuna «sekulakoa» izan da. «Asteazkenean bidali genituen kaxak, etaZumarragatik 28 kutxa handi joan dira. Beraz, herritarrei eskertu beharzaie arlo honetan egindako ahalegina eta, era berean, utzitakoadagoeneko Martutenera eraman dugula jakinarazi».