1) Euskal Herrian gatazka latza hau hasi egin zen behinola ordutik dena da desgrazia, malkoa eta odola nahiko garesti irten da azken poliziaren kontrola 41 sartu dituzte zuloan hola ta hola dena omen da tiroa, bonba, bolbora eta pistola ezin onartu borrokarako modu gehiago dagola.
2) 46 izen badauzka epailearen orriak hori entzunda nahi baino lehen ihes joan dira irriak minez itota sendi berriak ta auzipetu berriak hainbeste urte zailen ostean negarrez darrai herriak hain dira latzak Guardia Zibilak hartu dituen neurriak oso tristeak izango dira aurtengo Eguberriak.
3) Olentzeroren etxean egon nintzen bertatik bertara hark esan zidan opari onik eraiki duela jada leihotik sartuz oparitzeko beti egin den gisara. Halere, aurten ba omen dauzka beste makina bat traba ez daki eta hainbat opari nola helarazi hara; leiho guztiak itxita dauden kartzela urrunetara.
4) Abendua da eta Gabonak hurbil dauzkagunez berez kaleak argi biziz betetzen dira urteroko legez uso zurien edo kanpaien forma polita emanez bonbila pila zintzilikatzen dugu irrifarren ordez halere, denak darrai itsusi, denak darrai ilun zein beltz kale bazterra argi baitago baina bihotz mindurik ez.
5) Koilara, aizto zein sardexkekin portzelanazko platera mahai inguruan amona, aita, haurrak, osaba, izeba… Halere, aho dezente ez da hurbilduko afaltzera. Nahiz eta amak mahaian jarri betiko janari bera kartoizko kaxan zenbait polboroi geratuko da sobera hobe malkoak sobran baleude polboroiekin batera.
6) Urtero legez oroitzeaz bat gure hamaika arbaso kaleetara irtengo gara haur, zahar eta guraso gure ahotsei esker eskean ohitura nahiean jaso. Atxiloketa faltsu ugari denez bat-batean jazo ondo dakigu gure herrian badela mila arazo ta "Hator, hator" kantua soilik abestuko da akaso.
7) Ikazkin zaharra asto ta guzti denera iritsi ezin, gabon kanta bat oso bakarti polboroi hauskorren berdin eta kaleko argi hutsalak dizdizka gorri zein urdin. Gabonek izan ohi duten xarma aurten galdu dute arin jarrai dezagun gogor egiten mila eta bat ahalegin herri zahar honen amets urruna horrela galdu ez dedin.
Amaia Iturriotz
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea
Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.
Privacy & Cookies Policy
Privacy Overview
This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.