
Zumarragako Udalaren laguntzarekin egindako liburuanZumarragako baserrien historia kontatzea helburua ez dela izan esanzuen Mendizabalek. Aitzitik «nire asmoa baserriak ikuspuntu gisaizanik, azken bost mendeak hartuta, Zumarragako historia berregiteaizan da».
Cadiernok, bere aldetik, liburuko marrazkiak egiten gozatuegin duela esan zuen eta testuetan zein marrazkietan interpretaziorakoedota «amets egiteko» tartea izan dutela gaineratu zuen.
Liburu honen oinarrian Anjel Kruz Jakak Zumarragako baserrieninguruan egindako lana, Jose Luis Ugarteren Urretxu eta Zumarragakotoponimiari buruzko ikerketa eta Cadiernok aurretik eginak zituenbaserrien marrazkiak.
Titulua. Zumarragako baserriak.
Egilea. Antxiñe Mendizabal.
Marrazkiak. Koldo Cadierno.
Gaia. Zumarragako historia baserrienikuspuntutik kontatzen du egileak. Bi aurkibide ditu, baserrien mapakbost auzotan banatuta eta bestea liburuak lantzen dituen gaieidagokiona.
Orrialdeak. 214.
Laguntzailea. Zumarragako Udala.
Banaketa. Urretxu eta Zumarragako liburu-dendatan banatuko dute liburua.